Gizon bat hilik agertu da Donibane Lohizuneko hondartzan

Surflari batzuek ikusi zutenean, 70 urteko gizonezkoa konorterik gabe zegoen itsasoan, hondartzatik 200 metrora.

Igandean, 70 urteko gizon bat hil da Donibane Lohizuneko Erromardia hondartzan (Lapurdi). Surflari batzuek ikusi zuten haren gorpua itsasoan, hondartzatik 200 bat metrora, eta lehorrera eraman zuten.

Donibane Lohizuneko eta Hendaiako suhiltzaileak joan ziren hondartzara, baita Baionako sorosleak ere. Osasun langileek ezin izan zuten gizona suspertu.

Polizia ikertzen ari da hildakoa nor zen, eta zer gertatu zen hura hiltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude